XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta guretzat eta euskaltzale guztiontzat, Don Julio`ren iduria, benetan maitagarri azaldu zan egun artan.

Orixe da nere gogoanean, Don Julio`ren lenengo-lenengo irudi ta imajiña.

Imajiña maitagarria; imajiña elegantea.

Bere biotzeko Andereño kutun zuan Euskeraren alde lantza bikain bat zatitutako zaldun elegantea.

Beste alderdi geiago ere izan ditu geroztik neretzat Don Julio`ren imajiñak.

Eta oietako batzuek nere gogoanekoak, eta ez danak ikutu nai nituzke gaur, Don Julioren gogoangarri egiten dugun jai etxekoi ontan.

Bañan, bizkaitar maiteok, barkatuko didazute, onez aurrerako nere itzak itz laburrak erderaz egiten baditut, gaur gure artean ditugun erdaldun entzuleak ere gogoangarri zerbait entzun dezaten.